Aloña Mendi Ugarte Eraikuntzak 13 - 34 Bera Bera

Gaizki hasten den lehia, berdin amaitu ohi da. Larunbatean Bera bera talde donostiarrak bisitatu zuen zubikoa. Oñatiarrak baino gehiago izan ziren partida osoan zehar eta bi puntuak eraman zituzten donosti aldera merezimendu osoz.

Lehenengo minututik partidatik at egon ziren gure neskak, irabaztea posible zela sinetsi gabe. Erasoan huts ugari eta defentsa ongi doitu gabe kantxaratu ziren. Azken honekin, sareratzeak modu errez batean lortzen zituzten donostiarrek. Minutuak aurrera egin ahala, ordea, norgehiagokan sartzea lortu zuten oñatiarrek, bi taldeen arteko aldea gutxitzea lortuz. Atsedenaldian 7-16.

Bigarren zatian, lehenengoa ahaztu eta dinamika azkarra planteatu zuten xabiren neskek. Talde donostiarreko atezainen gelditzeek, ordea, markagailuan gora egitea zaildu zioten talde oñatiarrari, lehia osoan zehar 13 gol soilik eginez.

Amaitzeko, talde guztiaren partetik, eskerrak eman nahiko genieke jubenil mailako bi jokalariri gurekin jokatu eta hor egoteagatik. Esker mila, benetan!

Hurrengo astean beste talde donostiar baten aurka neurtuko dituzte indarrak gorritxoek. Joaneko partidan garaipena lortu arren, oso lehia zaila izango denaren jakitun dira gure neskak. Hau oraindik ez da amaitu. Egurra neskak!

Aupa Aloña!