Ingou Coinbroker Aloñako senior taldeak, datorren denboraldian Gipuzkoako 1.mailan jokatuko duela jakinarazten du, hau da, taldea ez da Euskal Ligara igoko, klubari ez dagozkion arrazoiengatik.

Ohiko denboraldia amaituta, Gipuzkoako federazioa Aloña Mendi taldeko arduradunarekin jarri zen harremanetan, Euskal Ligako igoera fasean plaza bakarra egonik, hiru lurraldeen (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) arteko triangular bat jokatzeko proposamena eginez. Aipatutako partidua jokatu, igoera fasea eskuratuta eta egun batzuetara, federazioak jakinarazi du Euskal Ligan ez dagoela plaza librerik.

Gauzak horrela, Aloña Mendik denboraldi osoan zehar jasotako babesa eskertzearekin batera, barkamena eskatu nahi die triangularra ikustera gerturatu ziren jarraitzaileei. Taldeak ez du datorren denboraldian igoera fasea jokatzeko esperantza eta gogoa galtzen.

Aupa Aloña!

 

 

Argazkia: Goiena