Gaur, urriaren 13an, hasi da futbol eskolan parte hartzeko izena ematearen epea; eta urriaren 23rarte izango dute neska-mutil oñatiarrek bertan izena emateko aukera. Hala ere, futbol eskola ez da hasiko azaroaren 2rarte, eta jaiotze urtearen arabera, entrenamendu zelaiak ezberdinak izango dira. 2012 eta 2011 urteetan jaiotako jokalariek Azkoagaineko futbol zelaian entrenatuko dute, 2010ean jaiotako neska-mutilak berriz Larrañara joan beharko dira.

Egun bizi dugun egoera dela eta ezinbestekoa da entrenamenduak aurrera eramatea ahalbidetzen duen protokoloa irakurri izatea entrenamendura iritsi aurretik. Gainera, derrigorrezkoa izango da 2020-2021 ikasturteko kirol eskola jardueretan parte hartzeko baldintzak erakusten dituen eranskina gurasoek sinatuta eramatea lehenengo entrenamentura. Dokumentu guztiak Futbol saileko atalean izango dituzue ikusgai. Taldeen eta ordutegien behin betiko eraketak posta elektroniko bidez zabalduko dira izen emate epea amaitzean. 

Azkenik, jakin futbol eskolan parte hartzeko ezinbestekoa dela eskola kirolean izena ematea (nahiz eta honen izena emateko epea oraindik zabaldu ez den); eta ondorioz, azken honen inskripzio data zabaltzean, bertan ere izena eman beharko dutela futbol eskolan parte hartu nahi duten neska-mutilek.