Irailean sartu gara eta dagoeneko, beste talde askok bezala, guk ere 2020-2021 denboraldiari hasiera eman diogu.

Aurre-denboraldian murgilduta daude gure taldeko gazteak. Astean 4-5 entrenamendu burutuko dituzte; hauetan korrika egiteaz gain teknika, indar, pliometria... arikeran zein zirkuituak burutuko dituzte. 

Laugarren urtez, Mikel Quelle entrenatzailearen agindupean arituko dira.

Aurreko urtean bezala, hauek dira gure taldea osatzen duten atletak:

 

20 urtez azpikoen mailan:

  • Igor Mugarza
  • Naia Lasagabaster
  • Malen Saiz
  • Lander Agirregomezkorta

 

23 urtez azpikoen mailan:

  • Beñat Guridi
  • Koldo Zubia
  • Eric Martin

Denboraldiko egutegia oraindik ezezaguna bada ere, lanean hasteko ordua iritsi. Krosa eta pista estalia prestazen jardungo dute denboraldiko lehen tartean; martxotik aurrera edo denboraldiko bigarren zatian berriz, kanpoko pista eta rutako lasterketetan jarriko dute begirada.

 

Argazkian: Naia, Malen, Igor, Eric eta Beñat. Barrendiolako urtegian.